XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Futurismoak abangoardiaren eremu guztietan izan zuen eraginik, eta publizitatea errealitatearen birreraikitze fantastikoaren tresna eta laguntza izan zen: Fortunato Deperoren sintesi piktoriko edo tipografikoak, Ballaren numero espazialak, Pino Masnataren paisaia-tipografia edo G. Gerbinoren poesia publizitarioa beste askoren arteko adibideak ditugu.
Futurismoa eta politikaren arteko harremanak aztertzerakoan, eta batez ere futurismoa eta faxismoaren artekoak, ondoko ideia hau oinarritzat hartuz abiatu behar da: abangoardiazko proiektu marinettiarrak ez zuen eremu estetikora mugatzeko asmorik, alderantziz baizik, hau da, kulturaren alderdi guztiak ideologia global batean barnehartu nahi zituen, giza esperientziaren eremu guztiak ukitzeko gaitasuna izango duen ideologia alegia, artetik ohituretara, moraletik politikara.